XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain begiratzaile bihurtu zen, bai diziplinarena Gerla Ministroaren gandik, bai Konstituzioaren Bonaparterengandik.

Urriaren hamarrean zalduneriaren zati batek Vive Napoléon!! Viven les saucissons oihukatzen ziharduken bitartean, Changarnierek Neumayer bere adiskidearen manu pean zegoen infanteriak bederen, isilik iraun zezan lortu zuen.

Zigorrez, Gerla Ministroak, Bonapartek zirikaturik, Neumayeri hamalau eta hamabost gerla dibisioen buruzagitza emateko atxakiaz, Parisko tokitik egotzi zuen.

Neumayerek toki aldaketa hau gaitzestean, erretiroa eskatzera behartu zuten.

Changarnierek, bestalde, hazilearen eguneko ordena bat argitara zuen, gudalosteari, harmetan zegoela, oihu eta politika agerpen guztiak eragotziz.

Elyséeko egunkariek Changarnieri oldartu zioten; ordenaren alderdiaren egunkariek, Bonaparteri; Batzorde permanenteak batzar ezkutukoak egiten ziharduken, zeintzuetan Aberria arriskuan zegoela deklaratzeko proposizioa behin eta berriz aurkezten baitzen; gudalostea bi alor etsaietan banandua zirudien, bi estadu nagusi etsaiekin, bata Elyséen Bonaparte bizi zen tokian, eta bestea Tuileriesen, Changarnier bizi zenean.

Nazio Biltzarrea batzea besterik ez zela faltatu zirudien, gatazkarako seinalea entzuteko.

Frantziako herriak Changarnier eta Bonaparte arteko mokoka hauez, uste du kazetari ingeles hari iruditzen zitzaiona, zeinek hitz hauez adierazi baitzituen:.